lunes, 14 de diciembre de 2009

ESKEMAK

Elizaren aztarnak babesteko gure taldeak hodiz egindako egitura bat planteatu du. Zutabeak minimizatuz eta barneratuz, eta egituraren zati bat kanporantz ateraz, harintasun sentsazio hori bilatu dugu, flotatzen izango balitz bezala. Bestalde, egituraren formak nahiko ondo errespetatzen du elizaren barne espazioaren izaera.


Eskemak:

HASIERAKO FROGAK

Gure ideiaren maketa eraikitzerako garaian, arazo nagusia materiala izan da. 1/50 eskala oso handia gertatzen da eta hodien diametroek antzeko eskala mantentzeko zailtasunak izango ditugu. Gainera, hodiek kurbatura bat mantendu behar dute, eta beraien loturak indartsuak izan behar dira, landapenka izango bailiran, momentuak eutsiz.

Lehen froga hauetan, 1/100 eskalako portiko bat eraiki dugu. Balsako zurarekin frogatu dugu hasiera batean,baina oso hauskorra suertatu da, eta gainera zaila da behin forma emanda, mantentzea. Ondoren alambrea erabili dugu eta emaitza hobeak lortu ditugu. Loturak pitarekin egin ditugu eta zutabeak zurezko tako batzuen bidez landatu ditugu maketaren oinarrian.

Hala ere, loturak ez dira behar bezain indartsuak eta alanbrearen diametroa txikiegia da 1/100 eskalan erabiltzeko, beraz beste material edo teknika batekin frogatu beharko dugu.

Hona muntaiaren eta emaitzaren argazkiak:

HODEI BATEN MAKETA

Lehenago egindako frogaren ondoren, material aldaketa bat planteatu dugu, eta minbrearekin egin dugu froga. Zuntzaren sekzioaren diametroagatik 1/50 eskalan eraikitzeko aproposa izan harren, eraikitzeko orduan eta loturak egiterako orduan ez zaigu oso egokia iruditu.

Azkenik, alanbrea erabiltzea erabaki dugu eta lotura guztiak eztainu bidez egitea. Diametroen arazoa konpontzeko, plastikozko kableez forratu ditugu alanbreak. Zutabeak landatzerako orduan, zapata berezi batzuk jarri ditugu, 1/100 eskalan egindako frogan egin genituen antzerakoak. Hala, "karton-pluma"-zko tako batzuen barnean zurezko zuntz bat sartuz, alambrea barnean sartzean alboetarantzko indarrak ondo eutsi diezaion egituraren pisuari.

Maketaren eraikuntza planteatzerako orduan, planifikazio bat jarraitu dugu hasieratik. Hala, lehenik portiko bat eraiki dugu, gure planteamendua bideragarria zela ziurtatzeko. Ondoren, beharko genukeen materialaren estimazioa egin dugu. Gero pieza guztiak moztu eta beharrezkoa den kurbaduraz makurtu ditugu. Hau egindakoan, arku erdi bakoitza egin dugu, eztainatuz eta beharrezko kable zatia guztiak moztu ditugu. Beranduago zapatak egin eta portiko nagusiak landatu ditugu bertan. Alanbre horizontalak ezarri ditugu geroago, egitura nagusira eztainatuz eta beste portiko erdi guztiak bertara eztainatu ditugu. Azkenik, plastikozko zorroak erantsi dizkiegu alanbreei eta bukatzeko txuriz margotu dugu.


Ondorio gisa, airean dagoenaren sentsazioa ematen duen egitura bat lortu dugu, txuria eta airearen indarrarekin mugitu egingo dena: Hodeia lortu dugu

jueves, 1 de enero de 2009

ITXITURAREN ARIKETA

Aurretiaz eraikitako maketaren egiturarako itxitura bat planteatzerako orduan, gure ideia ahalik eta gehien mantentzen saiatu gara.Hala kontuan hartuta egitura bera zela eraikinaren irudia eta sortzen zen argi jokua errespetatu nahian, itxitura guztiz gardena egitea erabaki dugu. Hona hemen gure proposamena: